XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zergatik berezi behar dira, euskal literatura aztertzerakoan, gizonak eta emazteak?.

Arrazoi handi bat bada: euskal literatura estudiatzean gizonen zerrenda mamitsuetan emazteen izenen agertzeko lekurik ez litzateke.

Puntuz puntu ezagutu nahi baldin badugu gure literatura zehazki analisatuko dukegu.

Itsasoa mila ur xortaz osatua da.

Orduan, liburu bat osoa eskainiko dugu emazteen, edo hegoaldean dioten bezala, emakumeen idazkintzari.

Hiru galdera egingo ditugu hitz-aurre gisa: Euskal herrian idazle izatea, edo idazle konsideratua izatea bitxitasun bat da.

Euskaldunek eguneroko harat-honaratetan ez dute asko idazten, administrazioko paperren betetzeko bakarrik.

Izkribatzea ez da beraz, gauza naturala, ohidura ez da errez hartzen.

1545ean agertu zen lehen euskal liburua, oraindik ezagutzen dugun lehena, eta lau mende hauetan apezen klase zozialak beretu zuen alorra; hogoi garren mende hastetik orain arte, gero eta jende gehiagok, apaizetaz aparte, hartu du luma poemak, saioak edo nobelak kaleratzeko.

Gure idazkiek literatur izena merezitzen dute 1960etik honarat.

Bigarrena: emakume batek nabaritzen ote du zerbait berezitasun idazten ari delarik?.

Emakume idazle batekin solas egiten denean, ez zaio kasik sekula eskatzen hea emakume bezala bizitzen duen bere idazkera, edo idazle xoil bezala.

Behar bada prolema ez da manera hortan agertzen inori.